top of page

AZALPEN OROKORRA

Otsailaren 24tik, astelehena, 29ra, larunbata, Oiartzo Batxilergoko Adierazpen Teknika Grafikoko ikasleok bigarren hiruilabetean egindako proiektuarenerakusketa bat antolatu dugu. Erakusketa Xenpelar etxeko erakusketa aretoan izango da eta arratsaldeko bostetatik zortzietara egongo da zabalik Azalaren azpian izenpean. 

​

Proiektuaren helburua ikastolako horma irudietan ikasgai honetako ikasleen diseinu batzuk irudikatzea da. Diseinuak norberaren koadernoetan zirriborratutako irudi edo leloak berreskuratuz egin ditugu. Lehenik eta behin, arrabolak tuneatu ditugu estanpatu ezberdinekin eta horrela hondo ezberdinak sortu ditugu zuri-beltzean. Ondoren, norberaren zirriborro horiek tamaina zehatz batean berregin eta azetatora pasa ditugu, grafitti monokromo eta sintetikoentzat txantiloiak prestatzeko. Txantiloia moztuta, kolore ezberdinetako sprayarekin irudia hondoaren gainean jarri dugu. Azkenik, tenpera erabiliz, hondoa eta irudia bateratu ditugu irudimenez. 

​

Baina proiektua ez da hor amaitzen, erakusketa antolatzeak ere lan handia eman digu. Horretarako lan talde ezberdinak osatu ditugu eta bakoitzari lan bat egokitu zaio. Batzuek bideoetan lan prozesua bildu dute, beste batzuek blog bat sortu dute, bestalde idatziak egin ditugu erakusketaren berri emateko,beste ikasle talde batek kartela eta esku-orriak diseinatu dituzte, hori guztia eginda muntaia egin da erakusketa aretoan eta inaugurazioko aurkezpena egingo du azken taldeak otsailaren 24ean. 

​

Hala ere, hirugarren hiruhilabeterarte ez da amaituko proiektua. Diseinu batzuk geletako hormetan berregingo baititugu.

bottom of page